Skip to content
Opens in a new window
'Sorginkeria': Eider Saezen nortasuna, esperimentatzeak lortzen dauan freskotasunagaz
27 November 2026

'Sorginkeria': Eider Saezen nortasuna, esperimentatzeak lortzen dauan freskotasunagaz

Aupa Bizkaia

About
Aupa Bizkaia programan akelarrea egin dogu. Beno hori sarrera topikoa edo sinpleegia da alkarrizketa hau aurkezteko, onartzen dot. Ez dakit hondino sorginen bat biziko dan geure artean, baina gauza batzuk sorginkeria dira, edo hori esan deuskue. Sorginak bai existitzen dira, eta eskerrak. Eider Saezen disko barria horrela deitzen da, Sorginkeria eta ederra da.

Eiderren nortasuna irudikatzen dauan magia handiko diskoa da, baina esperimentatzeak lortzen dauan freskotasunagaz. Sorginkeria, babesa eta transmisinoa. Azal asko dabezan abestiek indar handiko disko bat ehunduten dabe. Geure egunerokotasunean bizi ahal dogun eta bizi behar dogun abentura baten osagaiak daukazala esango neuke, baina Eider Saezegaz berba egiteko aukera izan dogu eta berak kontau deusku zelako diskoa dan Sorginkeria.