zeno
Create a Station
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Opens in a new window
Toggle Sidebar
zeno
Iñigo Esteban
Aupa Bizkaia
News
Basque
Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…
Website
Episodes
Episodes
50
01 August 2026
Marmoka, karabela portugaldar eta saburinen inguruan egin deusku berba Juan del Arcok
Marmoka, Portugaleko karabela eta saburdinen ziztaden ingurukoak azaldu deuskuz gaur Juan del Arco botikarioak. Ziztada mingarriak dira kasu guztietan eta batzuetan konplikazinoak be eragin leikiez, norbere osasun egoerearn arabera. Egokiena holako ziztadak saihestea da, baina beti ez da posible izaten. Holan ba, marmoka, portugaldar karabela eta saburdinen inguruko hainbat informazino emon...
01 August 2026
Netfilix eta Amazoneko aste honetako estreinaldien barri be emon deusku David Madarietak
Gaur, bihar eta etzi Spiderman: brand new day ikusteko aukerea izango dozue Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Spiderman-en azken pelikuleaaren estreinaldia, beraz.Netiflix-en dokumental bat, hiru telesail eta pelikula bat estreinau ditue. Comback salvaje dokumentala; Furioso, Proyecto final eta Bomba en el Pan Am 103 telesailak; eta El diablo se viste de Prada 2 pelikulea. Amazon-en telesail...
30 July 2026
Juan del Arcok ziztadei aurre egiteko aholkuak emon dauz
Udako gai errepikakorra eta lagun deserosoa da. Eltxoen ekintza-garaia udabarritik udagoienera luzatzen da eta tenperaturak jeisten diranean, leku ilun eta hezeetan babesten dira. Horregaitik udan lasaitasun eta konfidantza osoagaz mobiduten dira geure inguruan.Zapatuetako Farmazia tartean, Juan del Arcok eltxoen ezaugarriei buruz berba egin dau. Eltxo arruntari (Culex pipiens), eltxo tigreari...
11 July 2026
Zapatuetako Zine tartea David Madarietagaz
Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Obsession eta umeentzako saioan Minions & Monsters filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla).David Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak,...
05 July 2026
Beste hizkuntza batzuetan legez, euskeraz be laguntzaile birtualekin komunikau ahal izatea lortu gura da
Euskorpora ekimenaren bidez hizkuntza eskubideak bermatu gura ingurune digitalean, hizkuntza gitxituei be lekua eginda, tartean euskereari. Holan ba, Adimen Artifizialari euskerea ulertzen eta euskeraz berba egiten irakatsi gura jako. Gaur egun normaltzat joten dogu hizkuntza nagusietan Adimen Artifiziala normaltasunez gauza askotarako erabiltea, baina ez gitxituetan. Euskorporan egoera honi...
05 July 2026
Ibon Unzetabarrenetxea alkateak emon deuskuz azalpenak
Elgetan egun handia, azoka eguna. Baserritarren produktuak, ganadua eta danetarikoa dago bertan. Ibon Unzetabarrenetxea alkateak azaldu deuskunez, elgetarrentzat egun handia da hau. Gaur egun lehen sektorea urrituz doa, baina eurak eutsi nahi deutse, merezi dauela eta.
28 June 2026
Alfonso Guilló, tximinia ondoan entzuteak merezi dauan musikari eta pertsona
Irratian lan egiteak gauza on asko emoten deutsoz egunero ikasi eta besteen ikuspuntua ezagutu gura dauanari. Dana izan leike ikasteko atxaki bat eta ia edozeinek dauka zeozer interesgarri irakatsi edo erakusteko. Baina badagoz batzuetan pertsona bereziak eta askotan kostetan da alkarrizketari amaierea emotea. Normalean esperientzia eta estropezuak izaten dira geure irakaslerik onenak, baina...
27 June 2026
Eider Eibarrek alboko itsasontzitik zeharkaldia jarraitu, Iskander lagundu, Kokoak bilatu eta abentura osoa dokumentau dau
Zazpi Itsasoak (Ocean 's Seven) erronkea munduko uretako maratoirik zorrotzena da. 2008an sortu eban Ur Irekietako Igeriketako Munduko Elkarteak (WOWSA), eta planetaren inguruan zazpi kanal edo itsasarte espezifiko ugerrean gurutzatzean datza. Munduko erronkarik gogorrenak hartzen dauz: Iparraldeko kanala, Cookeko itsasartea, Molokaiko kanala, Mantxako kanala, Katalinako kanala, Tsugaruko...
14 June 2026
Juan del Arcok prostatako minbiziaren ezaugarriak azaldu deuskuz Farmazia tartean
Bagilaren 14tik 21era Gizonezkoen Osasunaren Nazinoarteko Astea ospatuko da, eta bagilaren 11a Prostatako Minbiziaren Munduko Eguna izan zan. Horri buruz egin dogu berba Juan del Arco farmazialariagaz Farmazia tartean.Prostatako minbizia izan da gaurko gaia, eta Juan del Arcok tumore mota horren intzidentziari, hilkortasunari, kokatutako eta zabaldutako minbiziaren tratamenduei buruz egin deusku...
12 June 2026
Ziraun taldeak Aitor Gorosabelen (Su Ta Gar) kolaborazino berezia izan dau 'Biziraun' diskoan
Ziraun 2022. urtean Gernika-Lumon sortutako musika taldea da. Rock alternatibo lez kokatuko dabe batzuk, ikutu ilunakaz abesti batzuetan. Baina etiketaz aparte, talentu handiko musikariek rock melodikoa egiten dabe ahots bereizgarri eta indartsuagaz, eta euskerazko letra sakonakaz, oreka eta zentzu osoa hartzen dauan soinu bat lortuz, barrutik urteten dan horretakoa. Jaione Auzmendik (abotsa),...