19 April 2026
Farmazia tartean kanabisak sendatzeko daukazan propiedadeak azaldu deuskuz Juan del Arcok
Aupa Bizkaia
About
Zapatuetan Farmazia tartea egiten dogu Aupa Bizkaia programan, eta Juan del Arco farmazialari eta kolaboratzaileak osasunagaz zerikusia daben gai interesgarriak ekarten deuskuz beti. Astelehenean marihuanaren munduko eguna ospatuko da, baina esan beharra dago, ez dala egun ofiziala, eta aisialdiko kontsumoagaz lotuta dagoala, batez be. Juan del Arcok erabilera terapeutikoaren inguruan berba egin deusku, baina aisialdiko kontsumoaren arriskuei buruz be berba egin deusku.
Aisialdiko kontsumoa oso ezaguna da, baina gero eta gehiago ikertzen da bere alde terapeutikoa. Gaur egun badakigu kanabisak 100 kanabinoide baino gehiago daukazala eta horreek garuneko erezeptoreei eragiten deutsiela. Erabilera terapeutikoari erabilera industriala be gehitu behar jako. Kalamuagaz soka, zuntza, papera edota plastiko biodegradagarriak fabriketan dira eta bioerregai lez be erabili leike. Amaitzeko, alde positiboak ondo aztertuz gan, iraganeko akatsetatik ikastea garrantzitsua dala azpimarratu dau Juan del Arcok.