
15 November 2025
Diabetesaren ganeko informazinoa saio bitan zatitu dogu; lehenengo honetan, zer dan eta diabetes motak ezagutu doguz
Aupa Bizkaia
About
Zapaturo lez, Aupa Bizkaia programan, Juan del Arco farmazialaria euki dogu Farmazia tartean osasun kontuen ganean berba egiteko. Diabetesa ezagutzeko eta ondo ulertzeko, gaia saio bitan landuko dogu. Lehenengo saio honetan, diabetesa zer dan eta ohikoenak diran diabetes mota biak azaldu deuskuz Juan del Arcok. Umedunaldiko diabetesa be ezagutu dogu. Hurrengo saioa, diabetesagaz amaitzeko, hurrengo zapatuan izango dogu. Saio horretan diabetesak behar dauzan tratamenduak aztertuko doguz.