zeno
Home
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Log in
Sign up
Toggle Sidebar
zeno
Sarean Zehar
Sarean Zehar - EuskaDigital
Tech News
Basque
Sarean Zehar irratsaio teknologikoa da. Ordu batean berri garrantsitzuen birpasoa egiten dugu, guneko ekitakdi interesgarriak bilatzen ditugu eta ekimen teknologiko interesgarrienak ezagutzen ditugu.
Website
Episodes
10
23 November 2025
Sarean Zehar 405 – Benetan balio dute V16 balizek?
Sarean Zehar saioaren edizio honetan, hasteko, PuntuEus fundazioaren eta Izarkom kooperatibaren arteko akordioa aipatuko dugu, euskarazko digitalizazio proiektuak abian jartzeko. Berrien atalean, aurten Black Fridayk sortu digun interes falta aipatu dugu. Era berean, gaurkotasun orokorreko gai gisa, V16 balizak derrigorrezkoak izango direla errepidean gelditutako ibilgailuak seinaleztatzeko. Bere...
56 min
09 November 2025
Sarean Zehar 404 – Interesen arteko soka ahulean
Aste honetan hiru gai nagusitan zentratuko dugu programa. Lehenengoa OpenAI da, azkenean irabazi asmorik gabeko erakundea izateari utzi eta enpresa pribatua izango dena. Bigarrenik, Chat Control 2.0-ri buruz hitz egiten jarraituko dugu, eta azpimarratuko dugu Danimarkak baztertu egin duela mezularitzako aplikazioen enkriptazioarekin amaitzeko proposamena. Halaber, Italiak adinari buruzko...
50 min
26 October 2025
Sarean Zehar 403 – Eta karga-puntua?
Sarean Zehar programaren atal berrian Internet Archive-aren mugarria ospatzen dugu, artxibatutako bilioi bat web orri lortu dituena. Ondoren, Iñigok Opel Corsa elektriko berriarekin izandako esperientzia kontatu digu, gidatzeko autonomia, karga eta erosotasuna aztertuz. Gaurkotasun teknologikoarekin jarraitzen dugu: Amazonen hodeiaren beherakada globala automatizazio-akats baten ondorioz,...
57 min
12 October 2025
Sarean Zehar 402 – Leihoak, jokoak eta kontrola: segurtasun eta askatasun digitalaren arteko Europa
Sarean Zehar programaren atal honetan Europa aurrerapen teknologikoaren eta kontrol digitalaren artean nola mugitzen den aztertzen dugu. Microsoftek Windows 10en segurtasun-eguneraketak Europan doan zabaltzeko hartutako erabakiaz, Stop Killing Games mugimenduaren herritarren presioaz eta Chat Control 2.0ri buruzko eztabaida polemikoaren itzuleraz ari gara. Halaber, TikTok gaiari buruz Estatu...
56 min
28 September 2025
Sarean Zehar 401 – Azken 15 urteetako soinuak
16. denboraldiaren lehenengo saioa 15. urteurrena ere markatzen duen saioa da, eta ospatu nahi izan dugu bidai akustiko bat eginez, 400.ean komentatu genituen gertakatiak osatuz. Zatoz gurekin batera azken 15 urteetako soinuak birpasatzera.
59 min
29 June 2025
Sarean Zehar 400 – Azken 15 urteetako argazkiak eta protagonistak
15. denboraldiaren azken saioa, 400. izan dena ere, saio berezia izan da. Alde batetik, zuzenean publikoarekin La Perreran egindako saioa izan delako, eta bestetik, azken 15 urteren argazkiak eta protagonistak birpasatu ditugulako. Gure saiorik azpimagarrienak, inoiz argitaratutako irudiak eta komentatu ditugun berririk interesagrrienak komentatuko ditugu gure publikoarekin bat.
1 h 4 min
15 June 2025
Sarean Zehar 399 – Applek ez du oso ondo ulertu gardentasunarena
Azken bi aste hauetako berri nagusienak izango dira protagonista gure denboraldiaren azken ohiko saioan. Batetik, Applek sistema eragile berriak aurkeztu ditu WWDC ekitaldian, haien gailu eta plataformen artean dauden ezberdintasunak desagerrarazteko nahian. Horrekin batera, diseinu berria aurkezt dute, Liquid Glass izenekoa, sistemaren ikono eta elementu guztiak gardenak egiten dituena....
57 min
01 June 2025
Sarean Zehar 398 – Diru-zorroa, zaborrera!
Sarean Zehar saioaren atal honetan, Barik Mobile eta NAN digitala erabiltzearen esperientzia ezagutuko dugu borjaren hitzetan. Berrien atalan, Googleren soinu eta errealismo aurreratuko bideo-sorgailu berriaz ari gara, Veo 3, eta Metak bere IA entrenatzeko datu publikoen bilketaren hasieraz, pribatutasunarekiko kezka sortu duena. Espainiako kobrezko zentralak behin betiko ixtea ere aipatu dugu,...
56 min
18 May 2025
Sarean Zehar 397 – Sareak hobetu behar ditugu?
Sarean Zehar programaren atal honetan, apirilaren 28an Espainiari eragin zion itzalaldiari buruzko informazio berriak errepasatuko ditugu, eguzki-plakak dauden etxeetan gertatu zela komentatuko dugu eta Espainiako sare elektrikoan zer hobetu daitekeen ikusiko dugu. LaLigaren blokeoei buruzko azkenak ere komentatu ditugu, futboleko jardunaldi bakoitzean legezko milaka webguneri eragiten baitiete....
59 min
04 May 2025
Sarean Zehar 396 – Itzalaldiaren ondoren, normaltasunera itzuli gara
Sarean Zeharen programa honetan, Borja ordez Gaizka izan dugu, egun hauetan izan ditugun jaiegunengatik. Berarekin Espainiak eta Portugalek apirilaren 28an jasan zuten itzalaldia komentatu dugu. Gure esperientzia pertsonalari buruz hitz egiten dugu, eta zer gertatu zen eta zein arrazoi egon daitezkeen azaltzen dugu. Gainera, Bruselak Appleri eta Metari merkatu digitalen Europako legea...
58 min