105. Haritz Harreguy: “Abesti bat ona bada, soinua ez da hain inportantea”
11 June 2025

105. Haritz Harreguy: “Abesti bat ona bada, soinua ez da hain inportantea”

Lore Hostoak

About
Usurbilen, 1974an jaio zen Haritz Harreguy, Euskal Herriko soinu alkimista handietako bat. Bolumena, espazioa, dinamika, harmonia eta elementu soniko ezberdinei leku egokia ematea izan da bere erronka urteetan zehar, soinu bakoitzak besterik zapaldu gabe gure belarri edo azalerainoko bidea oztoporik gabe egin dezan. Azken finean, musika da bere mundua, artisten sentimenduak ahalik eta egokien transmititzea eta horretarako, halaber, artista izan beharra dago. Soinu teknikari eta ekoizle izate horren atzean dagoen ezagutza, zaintza eta trebezian oinarrituta sormen eta adierazkortasunaren distira ikuskatu nahi genuke bere kantutegi pertsonala entzunez.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Haritz Harreguy hostokatu dugu.Playlista:• eMe – 2+2 Lau (Beleak Elurretan // 2017)• Mikel Labora / Xabier Lete - Izarren Hautsa (Lau Bost // 1980 -– Kantatzera Noazu //1976)• Itoiz - To Alice (Musikaz Blai // 1983)• Eskorbuto – Las Multitudes Son un Estorbo (Los demenciales chicos acelerados // 1987)• Latzen – Indarra (Kontzientzia Ala Infernua // 1996)• Berri Txarrak – Ikasten (Ikasten // 1999)• S.A. – Pauso Bat (Polvo en los ojos // 2000)• Enaut Elorrieta – Zaldia Eta Behelainoa (Irteera Argiak // 2019)• Sen – Zure Askatasunarengatik (Gaizki Esanak… // 2002)• Kuraia - Egunsentian (Kuraia // 2001)• Marte Lasarte – Marte Lasarte (Ez Da Besterik // 2024)• Delirium Tremens – Aio (Hordago // 2022)