
02 April 2025
100. Benito Lertxundi “Bizitzea da une oroz hiltzea, une oroz hil dena bakarrik bizi da”
Lore Hostoak
About
Denok isiltzean gu geu zer garen abesten duen hura da, soinu nahiz ideien artisaua, bidez-bide denboraren higadurari jarkiz herri baten nortasuna zaintzen duen hura, modu batera gu geu ere bagara bera eta baita bera gu. Euskal kantagintzaren mugarri izanik, herriari hartu eta herriari itzuli dizkio hamaika kantu, kontakizun eta istorio. Bere eskutik, inoiz izan gabeko herrietan izan gara, inoiz bizi gabeko garaietan eta gertu sentitu ditugu muga tenporal edo geografiko guztiak doinuez ezdeustuz. Ez Dok Amairuren berpizkunde kulturaletik aro digitaleraino, transmisioa etenik gabe mantendu izan du eta oholtza gainekoak amaitutzat eman baditu ere, ondorenean jarraituko du Orioko bardoaren ahotsak herri honen mintzoa izaten.“Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Benito Lertxundi hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:• Benito Lertxundi – Urrundik heldu naiz (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Nintzenaz Oroitzean (Gernika Kontzertuan // 2024))• Benito Lertxundi – Mirotzak (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Kaixo Ardizain (Nere Ekialdean // 2002)• Benito Lertxundi – Mundurat Eman Ninduzun (Hitaz Oroit // 1996)• Benito Lertxundi – Oi ama Eskual Herri (Hunkidura Kuttunak I // 1993)• Benito Lertxundi – Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar-Itzaltzuko Bardoari // 1981)• Benito Lertxundi – Baldorba (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Herri Behera Jota (Oro Lano Mee Batek // 1974)• Benito Lertxundi – Bizkaia Maite (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Udazken Koloretan (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Loretxoa (Ez Dok Amairu //1967)• Benito Lertxundi – Ekaitza (Ez Dok Amairu // 1969)• Benito Lertxundi – Ez nabil ezeren bila (Gernika Kontzertuan // 2024)