zeno
Create a Station
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Toggle Sidebar
zeno
KulturSharea
KulturSharea
Arts
Basque
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para
iOS, Android o Windows Phone.
Website
Episodes
150
12 March 2026
2026/03/13
Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko martxa jendetsua deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen aldeko eragile sozialen bilgune nagusiak.
2 min
06 March 2026
2026/03/06
1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren laugarren edizioa antolatu du Oiartzunen. Gaur izango du lehen hitzordua ekimenak Biziminak. Doluak hitzetan errezitaldiarekin. Bertan, Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena eta Olatz Mitxelena idazleek, Idoia Hatxe, Izaro Telletxea eta Ainara Lasa herriko sortzaileek parte hartuko dute, arratsaldeko 19:00etan, Landetxen.
5 min
27 February 2026
2026/02/27
‘Lula Otsoa’, haurrentzako entzunezko ipuin serietan eta album ilustratuetan oinarritutako hezkuntza proiektua aurkeztu dute. Egitasmoaren audio serie osoa entzungai dago euskaraz eta liburu-bildumaren lehengo bi zenbakiak ere argitaratu dira. Lula Otsoa Euskal Herriko eta Euroeskualdeko eragileen arteko elkarlanari esker garatzen ari da. Ulu media, Sudurgorri Studio eta Gure Irratiaren arteko...
3 min
20 February 2026
2026/02/20
RubiK al Kuadrado konpainiaren ‘Oniro’ proiektua hautatu dute Getxoko Juana Bizkarra Egonaldi Artistikorako
2 min
13 February 2026
2026/02/13
Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresua egingo dute abenduaren 16tik 18ra, Donostiako San Telmo Museoan. Joxe Azurmendiren lanetatik abiatuta, kultura, nazioa, feminismoa, gogoeta etikoak eta pentsamendu soziala dira landuko diren gaietako batzuk. Proposamenak uztailaren 15era arte bidali ahal izango dira.
2 min
06 February 2026
2026/02/06
Maria Markotegi sariak eta Nanoipuin lehiaketa aurkeztu dituzte SakananLehenak poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzea du helburu. Bigarrena, berriz, euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako lehiaketa.
2 min
30 January 2026
2026/01/30
Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia Ipar Euskal Herriari begira jarriko da otsailaren 5tik aurrera. Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia egitasmoaren zortzigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an), eta, guztira, zortzi ikuskizun eskainiko dira. EHAZErekin batera antolatutako Ikusle Klubari ere eutsiko zaio.
2 min
23 January 2026
2026/01/23
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek ‘Eskailerapekoa’ ikuskizun berria sortu dute. Umorea eta generoa ardatz hartuta, lau bakarrizketa josi dituzte ordu beteko saioan. Aurrestreinaldia otsailaren 1ean, igandea, izango da Adunan.
2 min
16 January 2026
2026/01/16
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko 2026ko (H)ilbeltza beka martxan da. Deialdi honen helburua Das Versprechen eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek aipatutako eleberriaren lagin bat itzuli beharko dute, zehazki lehendabiziko eta bigarren atalari dagozkionak, hain zuzen. Lanak martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira Baztango Udaleko erregistroan.
5 min
09 January 2026
2026/01/09
AEK-k 24. Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera. Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 19an irtengo da Atharratzetik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, martxoaren 29an. Denetara 2.173 kilometroko ibilbidea izango da.
9 min