zeno
Home
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Log in
Sign up
Toggle Sidebar
zeno
KulturSharea
KulturSharea
Arts
Basque
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para
iOS, Android o Windows Phone.
Website
Episodes
150
27 November 2025
2025/11/28
Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Biko-teka ilustrazio- eta narrazio-lantegia antolatu du, 2026ko urtarrilaren 26tik 30era bitartean. Euskarazko ilustrazio- eta narrazio-lantegiak liburu grafiko bat edo haurrentzako album bat sortzea du helburu, Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuta. Izen-emateak abenduaren 5era arte egongo dira zabalik.
5 min
20 November 2025
2025/11/21
Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu. Berritasunen artean, bi gune berri izango dira: Berbagailua eta Atartea, eta gaueko ikuskizunak itzuliko dira. 1000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango dira 60. edizioan.
3 min
14 November 2025
2025/11/14
Getariako eta Lesakako Udalek, herriko ostalariekin batera, idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte 2026 urterako. Urte bakoitzean bost idazleri eskainiko dizkiete sormen-egonaldiak egiteko aukera. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea.
4 min
07 November 2025
2025/11/07
Jardun Euskara Elkarteak, Goiena Komunikazio Taldeak eta Bergarako Udalak Algaraka Bakarrizketa Gaua antolatu dute elkarlanean. Hitzordua abenduaren 19an izango da Bergarako Seminarixoan. Euskarazko ahozkotasuna, umorea eta sormena sustatzeko helburuarekin jaio zen Algaraka proiektuak bigarren edizioa izango du aurten, eta berrikuntzekin dator. Formatu lehiakorra alde batera utzita, oraingoan...
6 min
30 October 2025
2025/10/31
Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 10etik 16ra bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. Zortzigarren edizio honetan, beraz, intimitateaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte.
7 min
24 October 2025
2025/10/24
Harribitxiak bailiran, Diamantea eta Zilarra abestiak jasotzen dituen EP bat kaleratu du Gorka Urbizuk. Gorka Urbizuk Bakan izeneko EP sorta kaleratzeari ekin zion urtarrilean. Bakan I argitaratu zuen orduan, eta, orain, serie honen bigarren alea eman du argitara Bakan II izenpean.
5 min
16 October 2025
2025/10/17
‘Linguae Vasconum Primitiae’ euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburua ikusgai da Baionako Euskal museoan. Bernart Etxeparek 1545. urtean euskaraz idatzitako lana urtarrilaren 11ra arte egongo da ikusgai.
5 min
09 October 2025
2025/10/10
Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin. Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak: trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak. Zinemaldia azaroaren 6tik 16ra bitartean izango da eta dokumental emanaldiak eta haien inguruko solasaldiak izango dira, Kulturarteko Plaza Feministan.
4 min
02 October 2025
2025/10/03
Markos Gimenoren ‘Karteletrak’ erakusketa irekiko dute urriaren 3an, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Artista ugarik ilustratutako berrogeita hamar palindromo baino gehiago biltzen ditu erakusketak.
5 min
26 September 2025
2025/09/26
Josu Martinezek 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritika eta komentarioak liburu batean bildu ditu
9 min