Jokin Zabala: "Gogoak eukitea da halako lasterketa bat antolatzearen gakoa"
13 March 2026

Jokin Zabala: "Gogoak eukitea da halako lasterketa bat antolatzearen gakoa"

Jokoan

About
Unibertsitateko lan bat moduan hasi zana, bere hamargarren edizinoan Euskadiko txapelketaren parte izango da. Labur esanda, baina hori da Kolazino Mendi Egunak lortu dabena. Jokin Zabala, lasterketaren zuzendaria eta gaurkoan gurekin Jokoan irratsaioan izan danak, unibersidadeko lan bat moduan hasi eban ekitaldi hau. Orduko IVEF ikasten ebilen eta menditik korrika egitea gustuko eukan. Osagai bi honek batuz gero, unibersidadeko lan bat Bedian antolatutako mendi lasterketa baten oinarritu eban. Lana hain izan zan ona eta borobila, 20 urte eukazala Jokin Zabalak teoria hori praktikan jarri ebala.

Covid-19aren ondorioz urte bitan ezin izan eben Kolazino antolatu, baina gainontzeko urteetan bai. Aurtongoa hamargarren edizinoa da, eta lehenengoz Euskadiko Mendi Txapelketaren parte izango da. Bedian egiten dan urteko ekitaldirik handienetakoa da. Askoren etxeetan, Kolazino Mendi Egunak Bedia mapan jarri dau.

4 Ibilibide izango dira:

    13 Kilometrokoa kadete eta juniorrentzako
    17 kilometrokoa (1.002m+) adin guztientzako
    24 kilometrokoa (1.511m+) Euskadiko Txapelketako lasterketa
    16 kilometroko mendi martxa (900m+) publiko guztiarentzako



24 kilometroko lasterketearen ibilbidea

Hona hemen 2023ko Kolazino Egunaren bideoklipa: Kolazino 2023