Giza Eskubideen Behatotik azaldu deuskuenez, tortura kasuetan inpunidade estrukturala egon da
01 April 2026

Giza Eskubideen Behatotik azaldu deuskuenez, tortura kasuetan inpunidade estrukturala egon da

Goizeko Izarretan

About
Zazpi torturatuk ekinbideak hasi ditue Espainiako auzitegietan, egia judiziala argitzeko asmoz. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar kasutan zigortu dau Espainia tortura kasuak ez ikertzeagaitik, nahiz eta honek ez dauen ezelako erantzunik izan. Hamar horreetatik zazpik erabagi dabe auzitegietara jotea, Giza Eskubideen Behatokiaren babespean. Behatoki horretako koordinatzaile dan Agus Hernanek esan deusku ekinbideak marxan ipini dituela. Bere esanetan inpunidade estrukturala egon da Espainian tortura kasuetan eta orain be ez dagoz oso itxaropentsu. Nazino Batuen Erakunderaino ailegetako asmoa agertu deusku Hernanek.

Bestalde, Josu Zabala Erasun biktimatzat autortzeko eskatu deutsie Espainiako gobernuari. Perturren desagerkerteagaitik 1976an egindako protesta ekitaldietan hil eban guardia zibilak irundarra. Irunen bertan dagoen biktimen monolitoan ez ei da agertzen, baina Frankismoko torturatzailetzat joten dan Melitón Manzanas bai. Egoera hau aldatzeko Irungo udal arduradunekin berbetan dabilz eta horrez gain, Espainiako gobernuari eskatu deutse biktima moduan autortzeko.