Skip to content
Opens in a new window
Genero bardintasunaren aldeko lana indartzeko eta indarkeria matxista mota guztiei aurre egiteko beharra nabarmendu dabe
25 November 2026

Genero bardintasunaren aldeko lana indartzeko eta indarkeria matxista mota guztiei aurre egiteko beharra nabarmendu dabe

Goizeko Izarretan

About
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunaren harira, genero bardintasunaren aldeko lana indartzeko eta indarkeria matxista mota guztiei aurre egiteko beharra nabarmendu dau Ivens Pérez Garcíak, Gipuzkoako hautagaitzako bigarren hautagaiak, Goizeko Izarretan saioan egindako alkarrizketan.

Etxebizitzearen arloan, etxebizitza publiko gehiago sortzea eta alokairu eskuragarria sustatzea proposatu dau. Horrez gain, eremu tentsinonatuetan alokairuen prezioak arautzeko neurriak apliketearen alde agertu da, bai maizterrei bai etxejabeei segurtasuna emoteko. Pentsinoei eta soldatei jagokonez, pentsino publiko duinak bermatzea eta lan-baldintzak hobetzea ezinbestekotzat jo dau.

Migrazinoaren inguruan be, jatorria edozein dala be, pertsona guztiek eskubide berberak euki behar dauzala defendatu dau, eta bizikidetzea sustatzearen alde egin dau. Gobernu barria osotzeko aukerei begira, Frente Amplio prest agertu da ezkerreko politikak bultzatzen jarraitzeko eta eskubide sozialetan aurrera egiteko beste indar politikoakaz akordioak bilatzeko.