Skip to content
zeno
Create a Station
Explore
Podcasts
Audiobooks
Bible
By Genre
By Location
By Language
Religious
Music
News
Download App
Opens in a new window
Toggle Sidebar
zeno
Bilbo Hiria irratia
Local
Language Courses
Places & Travel
Basque
Bilboko euskal irratia
Website
Episodes
Episodes
10
13 October 2026
NORBAIT HIL DA HEMEN: 58
Arratoi pinpirin bat sartu zaigu gelan. Lasai hasiko ginela esan ostean, i.rat.i agertu da pentsatuta geneukana apurtzera. Gertuan duguna kontuan hartzeko dei batekin batera, musika anitza gomendatu digu saio honetan. Amata klubari buruz ere hitz egin digu, eta Sanfranen ikusi ahal izango ditugu berriro, Sarean gunean. Animatu buruan bueltaka duzun […]The post NORBAIT HIL DA HEMEN: 58 first...
13 October 2026
Arriagako kanpaldiak aurrera jarraitzen du
Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko, hainbat lagun kanpaldia egiten ari dira Bilboko Arriaga plazan, etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman arte amore emateko asmorik gabe. Egunek aurrera egin ahala, gero eta pertsona gehiago batu dira ekimenera. Kanpaldiaren bidez, etxebizitza eskuratzeko dauden zailtasunak salatu eta erakunde publikoei neurri zehatzak hartzeko eskatu nahi diete....
12 October 2026
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Kristobal Kolon eta hispanitatea
Gaurkoa lako egun batez, 1492ko urriaren 12an lehorreratu zen Karibeko Guanahani irlatxoan Cristobal Kolon buru zuen espainiar espedizioa. Rodrigo de Trianak emana zuen, gauerdia pasatu berritan, Lurra ikusi zuelako aldarria (baina Gerora Kolonek berak eraman zuen erregeek iragarritako ordainsaria, bezperan argi batzuk ikusi zituela argudiatuta). Eguna argitzerako Guanahani irlara heldu […]The...
10 October 2026
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txangoa hondartzara
Goroldio,ustekabean, txangoan joan da…hondartzara! Zelako sortea berea itsasoan plisti plasta egitea maite duelako. Kizkur eta Txipi inbidiaz Hondartzarekin amesten hasi dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261010_gaurezdagoeskolarik_goroldio_txango_batean_5.mp3 Deskargatu hemen.The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txangoa hondartzara first appeared on Bilbo Hiria irratia.
09 October 2026
SOINUGELA: The Tubs cymrutarrak, jangle-pop errege berriak
Cardiffen sortutako taldea dugu The Tubs, Owen Williams abeslari eta gitarra jolea eta George Nicholls gitarra jolea buruak izanik. Hurrenez hurren, 2023 eta 2024an lehenengo bi bildumak egin zituzten eta aurten, Hard Life argitaratuta, jangle-pop estiloaren goia jo dute. Nicholls ez dago jada taldean, baina Dan Lucasek bete du. Chris […]The post SOINUGELA: The Tubs cymrutarrak, jangle-pop errege...
09 October 2026
LIBURUEN MINTZOA: Maite Aizpuruarekin solasean “Herrenaren promesa” antzerki liburuaz
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaio hau urte luzetan Bizkaia Irratian Irakurrieran izenarekin egindakoaren jarraipena da. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko...
08 October 2026
Justizia Anderrentzat ARGIA astekarian
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Larunbatean Santurtzin Justizia Anderrentzat ozen ohikatu zen eta hori ekarri dute azalera. Gedarrek egindako elkarrizketa ekarri dute aldizkarira, Anderren aita eta abokatuarekin eginiko elkarrizketa ekarri dute. Santurtziko udaltzainen esku-hartze bortitzaren ostean hil zen Anderren aita Fernando Saenz eta kasua lantzen ari den...
08 October 2026
Danon plaza lehiarik gabeko bertsolari gazteen plaza
Danon plaza, bertsolari gazteen plazaratzea sustatzea helburu duen bertso-zirkuitua da. BBK-k antolatuta eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, zortzi saio egingo dira urriko asteetan zehar Bizkaiko hainbat herritan.Lehiarik gabeko formatu honetan, 18 urtera arteko eta 18-25 urte bitarteko bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako...
08 October 2026
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano Gandiaga jaio zen
Mendatan jaio zen Bitoriano Gandiaga Artetxe fraide eta poeta euskalduna, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955)....
07 October 2026
Hiribil gunea, euskalgintza elkartu eta harremanak sendotzeko espazio berria Bilbon
Hiribil gunea ezagutu dugu, primiziaz, ostegunean irekiko baititu ateak Done Bikendi kalean kokatuta dagoen espazio berria. Zenbat Gara elkartearen ekimenez sortutako proiektua da, euskalgintzarentzat erreferentziazko harreman eta lan gunea izan nahi duena. Bilboren erdigunean, euskalgintzako askotariko eragileek lan egiteko tokia, eta harremanak sendotu eta euskararen ekosisteman eragiteko...