zeno
Create a Station
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Toggle Sidebar
zeno
Bilbo Hiria irratia
Local
Language Courses
Places & Travel
News & Politics
Basque
Bilboko euskal irratia
Website
Episodes
10
17 March 2026
ELA eta LAB sindikatuen arabera, greba orokorra “jarraipen zabala” izaten ari da.
Martxoak 17 greba orokorra deitu dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek modu bateratuan , ehunetik gora elkarte eta erakunderen babesa jaso dute. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) hemen erabakitzeko eskumena izatea da eskari nagusia. Gaur egun, LGSa 1.184 eurokoa da, hamalau ordainsaritan banatuta. Hala ere, Hego Euskal Herriko […]The post ELA eta LAB sindikatuen arabera,...
16 March 2026
LANAREN EKONOMIA: Soldatak igotzearen aldeko greba orokorra Euskal Herrian
Martxoaren 17ko Greba Orokorrera begira jarri gara Lanaren Ekonomian, eguneko lau hiriburuetako deialdiak agenda sindikala zabaldu eta gero, Endika Alabort CNT sindikatuko eta Lanaren Ekonomia lantaldeko kidearekin berba egin dugu, biharko deialdi propio eta aldarrikapen zehatzen inguruan. Roser Espelt ELA sindikatuko Azterketa Bulegoko eta Lanaren Ekonomia lantaldeko kidean txanda izan […]The...
16 March 2026
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokor arrakastatsua aurreikusten dute martxoaren 17rako
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek agerraldi egin dute martxoaren 17rako deitutako greba orokorraren atarian. Bertan adierazi dutenez, jasotako babes zabala ikusita, mobilizazioa arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Sindikatuek azaldu dutenez, grebaren aldeko atxikimendua oso zabala izan da: guztira, 1.750 enpresa komitek eta pertsonal batzordek egin dute bat deialdiarekin....
13 March 2026
Rojavari buruzko monografikoa ARGIA astekarian
Aste honetako ARGIA astekariko kolaborazioan, Maria Ortega kazetariarekin hainbat gai jorratu ditugu. Lehenik eta behin, aldizkariak dakarren Rojavari buruzko monografikoa aipatu dugu. Erreportaje eta elkarrizketa sorta zabala da, Lander Arbelaitz kazetariak bertatik bertara egindako bidaiatik ekarritakoa. Testuek galdera nagusi bati erantzun nahi diote: non dago gaur egun Rojavako Iraultza, eta...
13 March 2026
AhoBizien herria euskaraz bizi den herria
Gaur Ahobizien Herria antolatu dute Gabriel Aresti euskaltegian, eta euskaraz bizi den herri txiki baten itxura hartu du euskaltegiak. Ikasleak izan dira protagonista nagusiak: bakoitzak zerbitzu bat eskaini edo jaso du, eta euskarazko truke eta harreman sare polit bat sortu da goizean zehar. Denetarik aurkitu dugu bertan: batxata tailerra, DJ […]The post AhoBizien herria euskaraz bizi den herria...
12 March 2026
KIROL ESKIROL: Urpeko arrantza izan dugu helduleku
Hartu arnasa, sakon; mantendu ahalik eta denborarik luzeenean. Hortxe lupina, sakon-sakonean; arpoiarekin ondo apuntatu eta…. Danba! Urpeko arrantza izan dugu helduleku, eta Lander Aurrekoetxea bermeotarra elkarrizketatu dugu. Apnearen mundu gazia. Aerobik irakasleak, Ane Zabala eskirola, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, berba librea…. On egin....
12 March 2026
POTTO: Txerriboda bertso-afaria
Bertso-oturuntzak gustuko? Afari, bazkari zein gosarien aitzakiak behar ditugu bertsoen musikaz gozatzeko, txapelketetarako kanpoko bizitza ederragoa delako. Otsailaren 27a izan dugu jomuga, eta “Txerriboda bertso-afaria” etiketaren azpiko mundua ezagutu dugu. Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga izan dira protagonista, Loiuko Laurota auzoko Aurregoiti jatetxean. Urteroko zita handia, Bilbo Hiria...
12 March 2026
Ibai Aginagaren ongietorriagatik inputatutako hamasei lagunen aurkako epaiketa ekainean egingo dute
Berangon piztuta dagoen auzi batek oihartzun handia hartu du azken asteetan. Espainiako Entzutegi Nazionalak 16 lagun epaituko ditu ekainaren 8tik 26ra bitartean, 2022ko martxoan 19 urte espetxean eman ondoren etxera itzuli zen Ibai Aginagari egindako harrerarekin lotuta. Auzitegiak “terrorismoaren gorazarrea” leporatzen die auzipetuei, eta guztira 36 urteko espetxe zigorra, 171 […]The post Ibai...
12 March 2026
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xabier Lizardi hil zen
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Jose Maria Agirre Egaña, ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a – Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza […]The post BEHIALAKO EGUN BATEZ:...
11 March 2026
Ofizialtasun osoa eta jauzi politikoa eskatzeko Euskaltzaleon martxa deitu du kontseiluak
Euskalgintzako ordezkariek Euskaltzaleon Martxa antolatuko dute ekainaren 13an, Iruñean. Pizkundea gerta dadin hizkuntza politiketan jauzia, ofizialtasun osoa, eta euskalzaletasuna premiazkoa direla aldarrikatuko da. Atzo Argia astekariak zabaldutako albistearen harira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua-k bere kezka agertu du. Kontseiluaren arabera, azkenaldian gertatzen ari den oldarraldi...