
About
Lantziegon eskola euskalduna sortu zuen bere amak. Aitak familiaren bodega zeraman. Itxaso Companonek berriz zinemagintzaren aldeko apustua egin zuen. Eta horrek eraman zuen Bartzelonara. Muntaia ikasi zuen bertan. Zineman buru belarri sartzera zihoanean baina, gurasoak hil zitzaizkion eta Lantziegora itzultzeko erabaki irmoa hartu zuen. Familiako bodegarekin jarraitzeko erabakia. Eta aitonaren aholkuen laguntzarekin lortu zuen lehen ardoa egitea. “Ez dago horren txarra, zuk egina izateko!” esan zion honek. Ordutik ardogintzan dihardu. Arabako jatorrizko izendapenaren alde dabil borrokan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.