zeno
Create a Station
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Toggle Sidebar
zeno
Iñigo Esteban
Aupa Bizkaia
News
Basque
Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…
Website
Episodes
50
04 April 2026
Zapatuetako Zine tartea David Madarietagaz
Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Proyecto Salvación eta umeentzako saioan Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla).David Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur...
01 April 2026
Andoaingo Garate Estudiosetan grabau dabe, saltsa estilo ezbardineko lau abesti propio eta bertsino bategaz
Goxua´n Salsa taldeak Durunbele vol. I EP barria Andoaingo Garate Estudiosetan grabau dau. Diskoan saltsa estilo ezbardineko lau abesti propio eta bertsino bat aurkituko doguz. Bigarren partea, Durunbele vol. II, urte amaieran kaleratuko dau taldeak, urte osoko lana borobilduz.Goxua´n Salsa taldea New York, Kolonbia eta Puerto Ricoko 60, 70 eta 80ko hamarkadetan inspirautako salsa klasikoan...
30 March 2026
Gaur egun 120 erakunde publiko eta pribadu dabilz lankidetzan Agenda 2030-ean
Euskadik Lokal2030 Hub izendapena jaso dau Nazino Batuen Erakundearen eskutik, eta munduko lurralde bakarrenetarikoa da horretan. Mundu osoan era horretako 8 Hub dagoz danetara. Hub barriak erakunden enpresen, unibertsidadeen eta gizarte zibilaren arteko alkarlana artikuletan dau, eta 2030 Agendaren balioak benetako eragina daben proiektu zehatz bihurtzen dira.Hub izendapen hori egiteko hemen...
30 March 2026
AEK-n oso pozik Korrikak aurton euki dauen harreragaz
Lurdes Etxezarreta AEK-ko nazino artezkaritzako kideak euskera ikasi eta praktiketako deia egin dau Korrika amaierako ekitaldian. Euskaltegiak zabalik dagozala esan dau, jentea animatuz euskera ikasi eta praktiketara, praktikatu eta ikastera. Gazteei euskerearen lekukori heltzeko eskatu deutse, Euskal Herriko gazte euskaldun eta euskaltzale guztiei.Etxezarretak adierazi dau hizkuntzarik ez daukan...
29 March 2026
Euskal Herriko 7 lurraldeetako zazpikote gazteak idatzi dau aurtengo mezua
Euskal Herriko zazpi lurraldeetako gazteek idatzi dabe aurtengo Korrikako mezua, gorputza osotuz eta euskera izatera gonbidatuz. Hemen daukazue mezu osoa entzuteko aukerea. Egileak: Leire Casamajou Elkegarai (Sohüta, 2002), Elene Mengyu Larrinaga Bilbao (Barakaldo, 2003), Aitzol Gil de San Vicente Pla (Hendaia, 2003), Oier Iñurrieta Garmendia (Gasteiz, 2000), Beñat Jusue Resano (Tutera, 1998),...
29 March 2026
Kontseiluak euskaltzaletasun aktiboa sustatu gura dau aurrera begira
Euskerearen kontrako oldarraldi judiziala kezka handiz bizi dabela azaldu deusku Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Idurre Eskisabelek. Bere esanetan, gakoa edo arazo nagusia zoru juridikoa da. Euskerearentzako lege babesa aldarrikatu dau. Konponbidea hortik etorriko ei da.Korrikaren azken-aurreko kilometroa egitea egokitu jako Kontseiluari. Erakundeak daukazan asmoen artean,...
28 March 2026
Zapatuetako Farmazia tartean koloneko minbiziaren inguruan berba egin dogu Juan del Arcogaz
Zapatuetan Farmazia tartea egiten dogu Juan del Arco gure kolaboratzaileagaz. Zapaturo osasun gai interesgarri bat ekarten deusku eta oraingoan koloneko minbizia zer dan, zelan diagnostiketan dan eta zelako tratamenduak behar daben minbizi mota hori daukien pazieenteek kontau deusku, besteak beste.Koloneko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna martiaren 31n ospatzen da urtero, gaixotasun horren...
25 March 2026
Muzak taldeak 'Sorminduta' eta 'Agian Gaur' abestiak kaleratu dauz
Muzak musika talde gipuzkoarrak Sorminduta eta Agian Gaur abestiak kaleratu dauz, Hala ere... izenagaz kaleratuko daben LParen aurrerapen lez. EP bi eta single baten ostean, talde gipuzkoarraren lehenengo lan luzea izango da disko hau. Vigoko Planta Sonica 2 estudioan grabau dabe Iago Lorenzogaz, eta Hala ere... diskoan Sorminduta eta Agian Gaur abestiekaz batera, beste zortzi abesti aurkituko...
23 March 2026
Farmazia tartean Tuberkulosiaren inguruan berba egin dogu Juan del Arcogaz
1882ko martiaren 24an aurkitu zan tuberkulosia sortzen dauan bakterioa. Horregaitik urtero martiaren 24an ospatzen da Tuberkulosiaren Munduko Eguna. Gure zapatuetako Farmazia tartean tuberkulosiaren ganean berba egin dogu Juan del Arcogaz.Tuberkulosia arnas gaixotasun bezala ezagutzen dogu, baina beste atal batzuetan be izan leike tuberkulosia. Ganera, urte askoz ezkutuan mantendu ahal da,...
23 March 2026
Estereotipoen ezaugarriak eta jakin beharreko guztiak azaldu deuskuz Eneritz Jimenezek
Aurten apur bat beranduago hasiko dogun arren, Aupa Bizkaia programan Zientzia tarteagaz jarraituko dogu. Astero zientziaren adar bakotxeko adituek euren diziplinagaz zerikusia daukan gai bat hurreratuko deuskue. Zientziaren garrantzia eta gure zientzialarien lana balorean ipinteko, domeketan 12:10ean, zientzia izango da protagonista Bizkaia Irratian. Aurtengo lehenengo kolaboratzailea Eneritz...