Skip to content
Opens in a new window
BTLN 1x05: Donostiako saioa
23 November 2026

BTLN 1x05: Donostiako saioa

ARGIA

About

Arnasa hartzeko apenas astirik gabe aritu ziren bertsolariak Donostiako finalaurrekoan larunbatean. Saio dotorea osatuta, Aitor Mendiluze da datozen asteetan lasaien hartuko duena arnasa, bi hankak finalean baititu dagoeneko.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa sartu da azken fasean, eta hori nabaritu zen bertsolarien mailan eta saioaren erritmoan, saio benetan azkarra izan baitzen. Horri erreparatu diote, besteak beste, Betelaneko lau tertuliakideek: Nola hartzen duten arnasa bertsolariek? Noiz? Kantukideei uzten ote diete airerik hartzen? Goi-arnasa non topatzen dute?

Hartu askon arnasa zuek ere, hastera goaz eta.